Fredi Paya: "marketinaren biktima"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 18a, 20:03
Esku artean daukana saltzea izan da beti feniziarraren lanbidea. Infernuari zeru deituko dio San Pedroren aurrean eta Ama Birjinari orduko prezioa jarriko deabrua datorrenean. Jendea engainatzearen artea, behar ez dugun gauzez beteriko munduaren erlijio nagusia. Eta gauzak saltzetik ideiak saltzera pausu erdi dago, horregatik ibili dira politikan saltzaile gehienak. Baina garai batez bakarrik, konturatu diren arte maite dutena saltzea dela, ez saltzen dutena. Etika tontoen aukerak galtzeko ohitura denetik aske sentitzen dira zomorrook. Eta desfasea geldiezina da. Eguneroko apustu nagusia espainolez egiten dutenek euskal kultura saldu nahi digute, erdara gehiago eros dezagun. Baserrietara elkarrizketak egiteko deitzen dudanean presa handia dutela eta ez dutela ezer behar erantzuten didate. Baserrietan azaltzen naizenean zer saldu gura dudan galdetzen eta grabazioa egin ostean ezer saldu ez diedalako harritzen. Fenizian bizi gara. Argazkia: Koska irratia.
Edozein polemika antzu publizitate kanpaina bihurtzen dute, bide batez urteetako frustrazioak kanporatzeko probestuz, tranpan lerdoak legez sartzen diren frustratu gehiagoren laguntzarekin. Ez dago zabor hau guztia birziklatzerik.

Amorru gehien ematen didana autoestima urriagatik kanpo onarpenaren drogara adiktoak direnak zelan erabiltzen dituzten ikustea da. Salmentaro bateren baten munduko lagunik onenak diren horiek. Baina denborak denak ipiniko gaitu gure lekuan, eta helduko da berriz zintzotasuna. Ospakizun euforikoetan desagertu eta denak joan direnean zikinkeria garbitzera datorren laguna.

Fredi Payak gaur "Berria"n argitaratutako artikulua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun