Butroe itsasadarrak emakumeen piragua estropada hartuko du martxoaren 8an

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 28a, 17:23
Barrika Piragua Taldeak eta Plentzia Piraguismo Klubak Emakumeen I. Estropada antolatu dute martxoaren 8rako. Izan ere, Emakumeen Nazioarteko Eguna da aipatu eguna eta, hori deta eta, kirol askotako lehiaketaren lehenengo edizioa antotatu du emakumezkoentzat Uribe Kostako Mankomunitateak. Proba 11:30ean hasiko da eta Butroe itsadarretik joango dira. Bi maila bereiztuko dira: batetik, ohiko piraguistak direnak eta, bestetik, esku hartu nahi duten emakume guztientzat (batean zein bestean K1 eta K2 kategorietan lehiatuko dira). Estropada andra, gazte eta neskato guztiei zuzenduta dago. Interesatuek helbide elektronikoz (blogbpt[abildua]telefonica.net) zein telefonoz (605 717 152 eta 675 006 253) izena eman dezakete martxoaren 6ra arte. Proba bukatzerakoan sariak banatuko dira eta askari bat eskainiko da. Argazkian, otsailaren 17an Plentzian jokatu zen Bizkaiko Neguko Txapelketaren probetako bat.
Orain bi igande, otsailaren 17an, maila ona dutela frogatu zuten Barrika Piragua Taldeko emakumeek, Butroe itsasadarrean jokatutako Bizkaiko Neguko Txapelketan. Baldintza metereologikoak proba "espero baino gogorrago" egin arren, gazteen arteko K1 kategorian Bizkaiko txapeldun suertatu zen Ane Ariño. Nagusien arteko K1 mailan, berriz, Ane Iragui eta Itziar Unibaso izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Bestalde, Barrikako Ander Manjonek irabazi zuen txapelketa kadeteen arteko K1 kategorian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun