Fredi Paya: "akritizismoa"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 29a, 16:20
Harrigarria da diru publikoaren lumarekin idatzita aurkitzea, espainolez argitaratutako egunkari "abertzaleagoak" erosteko zenbait euskaldunen arrazoi berberak. Ez dela gurea. Alde batetik, egun bizi dugun paranoia errepresiboa nortzuek eta zelan hasi zuten gogoratu dit. ETArekiko akritizismoa ondorio penal tipifikatuak dituen akusazioa da. Bestetik, badu bere logika, azken hogeita hamar urteetan alderdi berak gobernatu duen Europako leku bakarrean. Kontrolatzen ez duena deuseztatzea da boterea galtzeko beldurrez bizi denaren obsesioa. Eta Ertzaintzaren astakerien aurrean isiltzen direnen negozioa askoz hobeto doa ilegalizazioak hasi zirenetik. Ez dezagun ahaztu Jaurlaritzaren euskalgintzarekiko politika. Proiektu denak bikoiztu eta ahuldu, diru-laguntzekin sufriarazi, isilarazten ahalegindu eta, horrela ere ezin izan dutenean, kriminalizatu. Gainera, lan zikina aurrekontukideek egiten diete, geroago ezadostasun itxura eta salaketa elektoralistak egiteko aukera eta guzti. Argazkia: Koska irratia.
"Berria"n ideologia bakarra ikusten duena irakurtzen ez duelako da. Beste kontu bat izan liteke gatazkari buruz iritzia emateko maizen bustitzen garenak ezker abertzalekoak izatea. Baina hori soziologikoa da. Nork idatzi du ezer inoiz zuen ideien alde zuzeneko soldata barik? Zuen hautesleria "postmodernitatea" deitzen dioten autismo sozial eta politikoan bizi da. Zuen balio grisek teknokrata ejertzitoak sortzeko balio dute, ez inor inspiratzeko. Zuk ere ez zenuke sekula honi buruz idatziko zauden lanpostuan ez bazeunde. Nik bai, ostera. Hor dago buruan sartzen ez zaizuen ezberdintasuna.

Zuk "akritizismoa" eta soziologoek "euskal kultura" deitzen diotena.

Fredi Payak gaur "Berria"n argitaratutako artikulua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun