Euskadiko Gazteriaren Kontseilua: "ETA okertu egin da"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 7a, 15:48
Gaur, 2008ko Martxoaren 7an Arrasaten (Gipuzkoa), gertaturiko ekintza biolentoaren aurrean, non 42 urteko Isaias Carrasco Miguel PSE-EE alderdiko Arrasateko zinegotzi ohia hilda suertatu den, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, EAEko milaka gazte elkartuen erreferentziazko plataforma gisa, bere gaitzespenik garbiena azaldu nahi du eta baita hildakoaren familiei elkartasuna bidali. Halaber, zera adierazi nahi dio gizarteari: ETA okertu egin da. Euskal gizartean oinarritutako eta herritar gehiengoek aldarrikatutako prozesua oztopatu dute berriro, euskal gizarteak hainbatetan azaldutako biolentziaren aurkako deiadarrari ez entzunarena eginez. Bizitza beraren eta euskal herritaren borondatearen errespetua aldarrikatu nahi dugu, inolako atentatu, koakzio, txantaia eta mugiezinkortasun politikoetatik urrun. Argazkian Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko kideak Ibarretxe lehendakariarekin iaz egindako bileran.
Elkarrizketa, gatazkei konponbidea aurkitzeko bitarteko gisa indartu behar dela uste dugu.

Amaitzeko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, talde eta elkarte anitzen minimoak eta planteamenduak bilduko dituen ahotsa soziala egituratzeko hartu dugun konpromisoa adierazi eta ezagutarazi nahi dugu. Ahots argi eta irmoa, bakearen eta adiskidetzearen bilaketa honetan bideak irekitzen lagunduko duena. Azkenik, euskal gazte guztiei deitutako kontzentrazio ezberdinetan parte hartzeko deia luzatzen diegu.

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun