MusikHerria: "Gaizka eta besteak askatu!"

Lerro hauen bitartez, MusikHerria herri diskoetxeak gaur Bizkaian, Galizian eta Andaluzian Guardia Zibilak burututako operazioa dela-eta Espainiar Gobernuaren estrategia errepresiboa salatu nahi du. Espainiar Gobernuak urteetan Euskal Herrian bizi dugun gatazka elikatzeko hautua egin du, gaurkoa, horren adibide garbia delarik. Bide batez, MusikHerriako parte den Ihesbide taldeko Gaizka Jareño eta bere senide eta lagunei gure elkartasuna helarazi nahi diegu, eta gure kezka ere adierazi Guardia Zibilaren eskuetan atxilotuek torturatuak izateko daukaten arriskuarengatik. MusikHerriatik garbi utzi nahi dugu bizi dugun gatazkaren erroetatik abiatuta soilik iritsiko garela honen konponbidera. Honekin batera, eta eragile bezala, datozen ordu nahiz egunetan izango diren mobilizazioetara gehitzen gara, gizarteari hauetan parte hartzeko deia ere luzatzen diogularik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun