Hiru atleta afrikarrek sendotuko dituzte Berangoko Miliaren elitezko lasterketak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 2a, 20:27
Barakaldo eta Santanderreko Miliak irabazi dituen Mekonen Gebremedhim etiopiarrak, gizonezkoetan, eta Leath Keprotich eta Tabitha Wambul kenyarrek, emakumezkoetan, indartuko dituzte elitezko atleten presentzia etzi, larunbata, ospatuko den Berangoko XXII Nazioarteko Milian. Haiekin, hamar izango dira Berangon korrituko duten atleta olinpikoak. Aurretik, emakumeei dagokienez, Zulema Fuentes Pila lau aldiz Berangon irabazle eta Margarita bere ahizpa faboritoak ziren; eta gizonen artean, Rui Silva portugaldarra, Milia sei aldiz irabazi duena; Manuel Olmedo, Arturo Casado, Eliseo Marti, Alvaro Rodriguez eta Miguel Quesada espainiarrak; eta Ayad Lamdassem marokoarra Berangon izango zirela iragarri zen. Bestalde, antolakuntzak baieztatu du dagoeneko 250 korrikalari baino gehiagok parte hartuko dutela proban, oraindik, 20:00ak arte, izen-ematea irekita dagoela. Argazkian, Berangoko atleta bat iazko edizioan / Berango Atletismo Taldea.
Lasterketaren egun berean izen ematerik onartuko ez den arren, gaur 20:00ak arte izango da azken aukera Milian inskribatzeko. Horretarako, interesatuak Berangoko udaletxetik pasatu ahal izango dira. Bestela, 946 682 143 telefonoaren bidez eta posta elektronikoz ere egin ahal izango dute, berangokoudala[abildua]berango.org helbidearen bitartez. Dena den, kirolzaleek Miliako zein kategorian sartu nahi duten argitu beharko dute.

Urriaren 4ko, larunbata, Berangoko XXII Nazioarteko Miliaren ordutegia:

- 16:40ean, haurren lasterketa (neskak), 1984 eta 1985ean jaio zutenentzat.
- 16:40ean, kadeten lasterketa (neskak), 1993an jaio zutenentzat.
- 16:50ean, haurren lasterketa (mutilak), 1984 eta 1985ean jaio zutenentzat.
- 16:50ean, kadeten lasterketa (mutilak), 1993an jaio zutenentzat.
- 17:05ean, gazteen lasterketa (neskak), 1991 eta 1992an jaio zutenentzat.
- 17:05ean, juniorren lasterketa (neskak), 1989 eta 1990ean jaio zutenentzat.
- 17:20an, gazteen lasterketa (mutilak), 1991 eta 1992an jaio zutenentzat.
- 17:35ean, juniorren lasterketa (mutilak), 1989 eta 1990ean jaio zutenentzat.
- 17:50ean, beteranoen lasterketa (emakumeak), 35 urte edo gorakoentzat.
- 17:50ean, lasterketa herrikoia eta federatuentzat (emakumeak), 1989 baino lehen jaio zutenentzat.
- 18:05ean, beteranoen lasterketa (gizonak), 35 urte edo gorakoentzat.
- 18:20an, lasterketa herrikoia eta federatuentzat (gizonak), 1989 baino lehen jaio zutenentzat.
- 18:35ean, ohorezko lasterketa Berangoko udal atletismo eskolakoentzat (neska eta mutilak).
- 18:50ean, gonbidatutako elitezko emakume federatuen lasterketa.
- 19:10ean, gonbidatutako elitezko gizon federatuen lasterketa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun