Doccas David-en erailketa salatuko du bihar Algortan Bilgune Feministak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 7a, 20:36
Getxoko Bilgune Feministak "Emakumeon kontrako indarkeriari aurre egin!" lelopeko elkarretaratzea deitu du bihar, asteazkena, arratsaldeko 7:30ean, Algortako Telletxe plazan. Protesta horren bidez, Santurtziko Doccas David 26 urteko neskaren hilketa salatu nahi dute. Santurtzin jazotakoarekin Euskal Herrian bost dira dagoeneko emakumeen aurkako bortxakeria erabiliz bizia kendu dieten andren kopurua. David igande goizean hil zuten Santurtziko Ramon y Cajal kaleko bere etxean. Autopsiaren datuak oraindik kaleratu ez dituzten arren lehenengo datuen arabera ito egin zutela ematen du. Gainera, eskuak eta oinak lotuta zituen eta odol arrastoak etxe osoan zehar baziren. Biktimaren senarra atxilotu zuen Ertzaintzak, hilketa berak egin zuela aitortu baitzuen, Herrizaingo Sailaren arabera. Iturri beraren arabera, gizonezkoak beste emakume batekiko urruntze agindua zuen 2007ko maiatzetik. Argazkian, Carlotta Ortuzarren erailketa salatzeko, irailaren 5ean Algortako Telletxe plazan egindako elkarretaratzea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun