Harrera ona egin diote Eztabaida gune antiautoritarioari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 8a, 21:04
Eskualdeko txoko desberdinetatik etorritako 30 bat lagunek harrera ona egin diote Algortan gaur zabaldutako Eztabaida gune antiautoritarioari. Horrela jarri diote izena azken hilabeteotan proiektu hori egia bihurtzen aritu diren neska-mutilek. Izan ere, berton, liburutegi arruntetan aurkitu ezin daitezkeen liburuak, fanzineak, aldizkariak, diskoak... erosteko aukera edukiko dute Euskal Herria kaleko 17. zenbakiko lokalera hurbiltzen direnek. Gazteek azaldu dutenez, "Eztabaida kontrainformazioa lantzeko proiektu bat da. Kasu honetan, hau lantzeko, materialen banaketa, hitzaldiak, debateak, proiekzioak... bezalako ekintzak garatuko ditugu, letra eta hitzetan gera ez dadin, indarrak eta gogoak sortuz". Gaur, gutxienez, guneak eskaintzen duen material zorta ederra gainbegiratzeko parada izan dute bertan bildutakoek, mokadua hartu artean. Eta batek baino gehiagok berandu izan baino lehen erosi du lehen alea. Argazki gehiago hemen ikus daiteke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun