Gaur da azken eguna Berangoko udal tailerretan izena emateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 5a, 14:24
Berangoko Udalaren Gazteria Sailak antolatutako tailerretan izena emateko azken eguna da gaur. Ikastaroak magia, clown, egurrezko taila, street fusion, irakurtze taldea eta oratoria dira. Inskripzioa egiteko edo argibide gehiago eskuratzeko Berangoeta edota Santa Anako kultur etxeetara jo daiteke. Telefonoz ere egin daiteke 946 682 143 eta 946 681 179 telefono zenbakietan. Aurten matrikulatuko diren gazteek kurtso berriak proposa ditzatela nahi dute Berangoko Udalekoek, interes gehien sortu dituztenak hurrengo edizioetan martxan jartzeko. Bestalde, tailerretan parte hartuko duten unibertsitateko ikasleei aukera askeko kredituak eskainiko dizkiete, EHUko errektoretzak jakinarazi duenez. Argazkian, clown ikastaroak askorako eman dezake / cc-by-sa Libertinus.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun