Bertsopaperik onenak sarituko dituzte Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 22a, 13:14
Leioako Udal Euskara Zerbitzuak bertsopaper lehiaketa (pdf) antolatu du, abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunera begira. Ikastetxeetako ikasleek zein leioaztar guztiek azaroaren 25a izango dute epemuga, euren lanak aurkezteko. Kultur Leioan entregatu beharko dira. Guztira, udalerriko saltokietan erosteko 770 euroko bonoak banatuko dituzte, kategoria ezberdinetan; baita euskarazko material sortak ere. Bertsozaleen kasuan, bi kategoria izango dira: 15 urte artekoena eta adin horretatik gorakoena. Horrenbestez, parte hartzaile bakoitzak nahi beste bertsopaper aurkeztu ahal izango du, euskaraz soilik. Lan bakoitzak lau bertso izan beharko du gutxienez eta zortzi gehienez. Neurria norberak aukera dezake. Gaiak, ordea, euskara edo Euskararen Eguna izan beharko du derrigorrez. Bitartean, Lehen Hezkuntzako zentroetan, taldeka egindako bertsopaperik onena sarituko dute. Sariak abenduaren 2an banatuko dituzte, 20:00etan, Kandelazubieta kiroldegian izango den Euskararen Eguneko Jaian. Ekitaldi horretan, saritutako lanak irakurriko dira. Argazkian, Algortako Bertsolari Eskolak udaberri aldera egiten du “Balendin Txiki” bertsopaper lehiaketa / © ALBE.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun