Ostiralera bitartean egunero bi orduz geldituko dira Getxoko udal langileak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 22a, 16:37
Aste honetan lanuzteetara deituta daude Getxoko udal langile guztiak, tokiko agintariek soldatak murriztu nahi dituztela salatzeko. Gauzak horrela, ostiralera bitartean, egunero bi orduko geldialdia egingo dute udaletxe aurrean, 10:00etatik 12:00etara. "Horrenbestekoa da beharginen haserrea, protestek jarraipen izugarria izaten ari direla", adierazi dute ELA, LAB, CCOO, UGT, ErNE eta SVPE sindikatuek. Besteak beste, lan brigadetan "ehuneko ehunekoa" izan da lanuztea, langileen ordezkariek aipatu dutenez. Udaletxeko beharginak ez ezik, Getxoko Kultur Etxeko, Getxo Kiroletako, Jesusen Bihotza Nagusien Etxeko, Andres Isasi Musika Eskolako eta Getxoko Udal Euskaltegiko kideak ere deituta daude geldialdietara. Argazkian, horrelako pegatinez josita daude udal egoitza guztiak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun