Arantza Zulueta abokatu presoaren bakartze egoera salatuko dute larunbatean Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 22a, 17:42
Larunbat honetarako, azaroak 27, Arantza Zulueta abokatu presoari ezarri dioten bakartze egoera salatzeko manifestazioa deitu du Bilboko Zazpi Kaleetako auzokide talde batek. Lemoizko bizilaguna ere badena joan den astelehenetik dago gose greban, Malagako espetxean. Azaro hasieran Caceresko kartzelatik Andaluzia aldera lekualdatu zutenetik, isolamenduko moduluan daukate Zulueta; eta han dagoen euskal preso politiko bakarra da. Goizean hiru ordu eta erdiz egon daiteke patioan, eta bakarrik ateratzen da. Beste egun guztia ziegan ematen du. Hori dela eta, hainbat ekimen abiatu dituzte jada abokatuaren "muturreko bakartze egoera" salatzeko. Larunbatean, Santi Brouard eta Josu Muguruzari egindako omenaldian Zuluetaren aldeko sinadurak batzen ibili ziren. Aurreko egunean, 300 bat auzokidek salatu zuten San Anton zubian "PSOEk abokatuari ezarritako bakartze politikoa", Bilboko Branka agerkari digitalak zabaldu duenez. Hilaren 27ko manifestazioa, berriz, 18:30ean abiatuko da Arriaga plazatik. Argazkian, ostiralean Bilbon egindako elkarretaratzea / © Bilboko Branka.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun