Emakumeenganako indarkeriari buruzko solasaldia egingo dute ostiralean Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 22a, 20:30
Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira, ostiral honetarako, hilak 26, hainbat jarduera antolatu ditu Barrikako Udalak. Batetik, genero indarkeriari buruzko hitzaldia egingo dute arratsaldeko seietan, udaletxeko beheko solairuan. Ondoren, kafe tertulia izango dute Barrikako Nagusien Etxean. "Etxeko indarkeria Bizkaiko Genero Indarkeriaren Behatokiaren (BGIB) ikuspegitik" izango dute solasaldiaren gaia. Horrenbestez, Paloma Alvarez Infopolis 2000 enpresako zuzendariak ondoko alorrak izango ditu hizpide: etxeko indarkeriak dituen ageriko eta ezkutuko alderdiak; BGIBren helburu eta ekintzak; horiek nola aztertzen dituen BGIBk; Bizkaiko egoeraren gaineko begirada; eta Uribe Kosta, Indarkeriaren aurkako protokoloa eta aktore ofizial eta gizartearen parte-hartzea. Argazkian, solasaldiaren ostean kafe tertulia egingo dute tokiko Nagusien Etxean / © Barrikako Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun