Ostiralera arte dago "GetxONegin" pintxo lehiaketan izena emateko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 22a, 20:41
Ostiral honetan, hilaren 26an, amaituko da Getxoko Udal Euskara Zerbitzuak abenduaren 18rako eta 19rako antolatutako "GetxONegin" pintxo lehiaketan parte hartzeko izen emate epea. Ekimenaren helburua udalerriko ostalarien eta bezeroen artean euskararen erabilera sustatzea da. Parte hartzaileek pintxo bakarra aurkeztu eta aipatutako asteburuan euro bateko prezioan saldu beharko dute. Hiru sari banatuko dituzte: epaimahairena, publikoarena eta "hizkuntza-paisaia txukunena" duen establezimenduari emango diotena. Botoa ematen dutenen artean, Eusko Labela duten produktuen otzara bat eta bi lagunentzako afaria zozketatuko dituzte. Izen-ematea tokiko Euskara Zerbitzuaren bulegoan (antzinako Aiboa institutua), 944 660 010 telefono zenbakira deituz edota gehi[abildua]getxo.net posta elektronikoaren bidez egin daiteke. Argazkian, Gure Etxea tabernako Joseba ugazaba, bere iazko txangurro pintxoak erakusten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun