Euskararen Eguna magia ikuskizunarekin ospatuko dute Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 22a, 23:39
Barrikako Udalak gaur jakinarazi du irakurmena suspertzeko tailerrak egiten dabilela ostegunetan. Zehazki, hilaren 11n eta 18an izan ziren lehenengo bi saioak. Hurrengo biak abenduaren 2an eta 16an egingo dituzte. Arratsaldeko seietan hasita, tokiko udal liburutegian dira tailerrak. Bestalde, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, abenduaren 4an, larunbata, hainbat jarduera egingo dituzte Barrikan. Eguerditik aurrera, magia ikuskizuna izango dute txikiek, udaletxeko beheko solairuan. Gainera, haurtxoentzako puzgarriak jarriko dituzte. Argazkian, umeak magia ikuskizunaz gozatzen, artxiboko irudian.
Informazio gehiago www.barrika.net webgunean, Barrikako Kultur Etxean (Txintxilandia eraikina) edota 946 775 163 telefono zenbakira deituta eskura daiteke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun