Zabalik dago Leioako Umore Azokarako proposamen artistikoak aurkezteko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 23a, 13:32
Leioako Umore eta Kale Artisten Azokaren hamabigarren edizioa 2011ko maiatzaren 12tik 15era izango da. Gauzak horrela, parte hartu nahi duten konpainia, artista eta elkarteek urtarrilaren 21era arte izango dute aukera euren proposamenak aurkezteko. Horiek guztiek postaz bidal dezakete Umore Azokara dokumentazioa (proiektua edo dosierra, fitxa teknikoa, DVDa eta harremanetarako datuak) jarraian zehazten den helbidera: Umore Azoka - Leioako Kale Artisten Azoka; Jose Ramon Aketxe plaza, 11-4; 48940 Leioa - Bizkaia. Umore Azokako webgunean ere (www.umoreazoka.org) eskuragarri dago parte hartzeko baldintzei eta proposamenak bidaltzeko moduari buruzko informazio guztia. Argazkian, aurten plazaratutako ikuskizunetako bat / © Umore Azoka.
Azoka, batik bat, kalea adierazpide eta komunikazio artistikorako bide gisa erabiltzen duten elkarte, konpainia zein artista profesionalen taldeentzat dago zabalik, antolakuntzako iturriek gaur jakinarazi dutenez. Hautaketa prozesuan lehentasuna izango dute Espainiako azoka batzuetan parte hartu ez duten lanek, edota estreinaldiak, betiere, Azokako Batzorde Artistikoak behar bezala balioztatzeko denbora izan badu. Bestalde, haurrentzako zein familiarteko publikoari zuzenduriko kale antzerkiko muntaiak aurkez daitezke, baita musikalak, zirkuaren esparrukoak edo beste edozein eratako ikuskizunak ere.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun