Sopeloztarra zen atzo Urdulizen hildako langilea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 23a, 13:49
Urdulizko Lointek enpresan jazotako istripuaren ondorioz hil zen atzo, astelehena, L.T. inizialak zituen 57 urteko soldatzaile sopeloztarra. 15:30ak aldera izan zen ezbeharra, zubi-garabi batean garraiatzen ari ziren galdaragintza pieza gainera erori zitzaionean beharginari. ELAren arabera, baliteke horri eusten zion soketako bat erre eta apurtu izana. Bertara heldutako larrialdi zerbitzuek ezin izan zuten ezertxo ere egin. Anbulantzia iritsi zenerako hilda zegoen langilea. Gertaera horren aurrean, 24 orduko lanuztea deituta dauka gaurko enpresa batzordeak. Elkarretaratzea ere egin dute eguerdian, lantegian bertan. Bitartean, lan segurtasun eta osasun arloetan Lointek enpresa "egoera prekarioan" dagoela salatu du ELAk. Lan Ikuskaritzaren aurrean salaketa aurkeztu omen zuen azpikontratatutako enpresa batek, aipatu dutenez. Argazkian, J.M.V. 58 urteko gizonezko sopeloztarrari heriotza eragin zion lan istripua salatu zuten irailaren 9an 35 lagun inguruk.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun