Gabonetan lanuzteak egingo dituzten aztertuko dute bihar metroko langileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 23a, 14:24
Gabon-gauean ere garraio zerbitzua egon dadin, ordezko langileak edo boluntarioak erabiltzea erabaki zuten joan den astean Metro Bilbao enpresako arduradunek. Bizkaiko Batzar Nagusiek eman zuten aipatu gauean ere trenak jartzeko agindua. Hala ere, ESK kenduta, horren aurka agertu dira sindikatuak. Iñaki Prego kontseilari delegatuak hartutako erabakia "inposizioa" deritzote UGT, CIM, ELA eta LABek. Gauzak horrela, bihar, asteazkena, bilduko da enpresa batzordea zer mobilizazio egingo duten eztabaidatzeko. "El Correo Español" egunkariak jakinarazitakoaren arabera, hainbat proposamen izango dira mahai gainean: batetik, abenduaren 21eko Santo Tomas egunean lanuzte partziala egitea. Bestalde, Gabon-egunean bertan greba egitea aztertuko dute. Bi aukerak onak omen dira baten batzuentzat. Argazkian, azkenaldian ugariak izaten ari dira metroko langileen mobilizazioak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun