Euskal presoen ikasteko eskubidearen aldeko elkarretaratzea izango da bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 23a, 14:52
Orain bi asteburu ehun bat lagunek plazaratutako "Egin dezagun urratsa!" adierazpena oinarritzat hartuz, datozen egunotan euskal presoen ikasteko eskubidearen aldeko mobilizazioak izango dira Euskal Herriko campus eta fakultate desberdinetan. Besteak beste, Leioa eta Erandioko campusean, hileko azken asteazkeneko deialdiekin bat, bihar egingo dute elkarretaratzea. Hitzordua 12:00etan jarri dute, kafetegian. Gainontzeko hitzorduei dagokienez, Arangoitin, 12:00etan egingo dute bateratzea, Irakasle Eskolako sarreran; Gasteizko campusean, 13:30ean, ikastegian; eta San Mamesen, 14:00etan, Ingeniaritza Eskolako G eraikinaren sarreran. Azkenik, Casillako Ingeniaritza Teknikoko Eskolan etzi, osteguna, egingo dute kontzentrazioa, 12:00etatik aurrera. Argazkian, iraileko azken asteazkeneko elkarretaratzea campusean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun