"Getxo, akordaten naz 2" dokumentala egongo da ikusgai bihar Algortako Kasinoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 23a, 19:31
Bihar, asteazkena, "Getxo, akordaten naz 2" dokumentala proiektatuko dute arratsaldeko zortzietan, Algortako Kasinoan. Aipatu ikus-entzunezko lana "UK" aldizkariak ekoiztu du eta Fredi Payak, Aitor Gisasolak eta Fermin Aiok egin dute. Emanaldiaren ostean, sabela pixka bat betetze aldera, lunch goxo-goxoa izango da, ardo dastaketarekin batera. Dokumentalaren kopiak salgai jarriko dituzte egunean bertan. Argazkian, 2008ko abenduaren 4an, 10. urteurrena ospatu zuen "UK" aldizkariak, Algortako Kasinoan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun