Emakumeenganako indarkeria salatuko dute ostegunean eta larunbatean Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 23a, 19:44
Etzi, ostegunarekin, izango den Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, kontzentrazioa egingo dute Altzagan, metro geltoki ondoan. Erandioko Emakume Gazteen Asanbladak deituta, arratsaldeko zazpietan izango da bateratzea. Ondoren, ordu bat beranduago, eskualde mailako elkarretaratzea egongo da Algortan, Telletxen. Larunbatean, hilaren 27an, berriz, 11:30ean, emakumeenganako indarkeriaren aurkako jardunaldia egingo dute Erandioko plazan. Argazkian, martxoaren 10ean, Erandiora heldu zen Emakumeen III. Mundu Martxa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun