Kontsumo arduratsuaren aldeko azoka izango da hilaren 18an Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 9a, 18:10
Kandelaria kultur elkarteak antolatuta, hilaren 18an, larunbata, kontsumo arduratsuaren aldeko azoka egingo dute Plentziako Jai Alai pilotalekuan. Arduradunek adierazi dutenez, "udalerriko elkarte eta talde guztiak, baita herritarrak ere, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu". Horrela, horiei guztiei erabiltzen ez dituzten gauzak saldu zein erosteko aukera emango zaie. Azokaz aparte, beste hainbat jarduera egongo dira: bertso bazkaria, jolasak eta kontzertuak, besteak beste. Gainera, egun osoan zehar musika, pintxoak, txosna eta kontsumo arduratsuaren aldeko informazioa izango dela jakinarazi dute Kandelariakoek. Azokan parte hartzeko, zein informazio gehiagorako 656 536 171 telefono zenbakira dei daiteke. Argazkian, iaz kontsumismoaren kontrako truke azoka egin zuen Algortako Gazte Asanbladak. Aurten hilaren 18an bertan egingo dute.
Egitaraua:

- 11:00etatik 15:00etara, bigarren eskuko eta artisautza azoka.
- 15:00etan, bertso bazkaria.
- 18:00etan, umeentzako jolasak.
- 22:00etan, kontzertuak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun