Hiesari buruzko erakusketa paratuko dute Mankomunitateko hainbat herritan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 9a, 18:30
Abenduaren 1ean izandako Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, zenbait jarduera antolatuko ditu Uribe Kostako Mankomunitateko Drogamenpekotasun Zerbitzuak. Horietariko bat, ExpoHiesa erakusketa izango da. Horren bidez, GIB/Hiesaren aurkako borrokaren ikuspegi soziala erakutsi nahi dute tokiko arduradunek. Gauzak horrela, 80ko hamarkadatik gaur egunera arte egin diren hainbat kanpainen kartelak erakutsiko dituzte eskualdean zehar: Sopelako Kurtzio eta Urdulizko kultur etxean, abenduaren 13tik 18ra; Plentziako gaztelekuan, hilaren 14tik 18ra; eta Gorlizko erakusketa gelan, 13tik 15era, hurrenez hurren.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun