Bertan behera utzi dute "Norabide guztiak" dokumentalaren biharko estreinaldia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 9a, 19:29
Bihar, ostirala, estreinatu behar zuten Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatutako 2009ko Wanted ideia lehiaketa irabazi zuen "Norabide guztiak" ikus-entzunezko lana. Hitzordua 19:00etan jarrita zeukaten Areetako Andres Isasi Udal Musika Eskolan. Baina, "azkenean ezin izango da egin", udal iturriek adierazi dutenez. Argibide gehiagorik ez dute eman. Bakarrik, "aurkezpen data berria ezagutzen denean, jakitera emango dela". Dokumentalaren aurrestreinaldia joan den urrian izan zen Algortako Fadura kiroldegian, SozialHitz Etorkinen eta Giza eskubideen inguruko topaketaren barruan. Proiektua Leire Muñozek eta Cristian Villavicenciok gauzatu dute, Arte Ederretako lizentziatua eta ikaslea, hurrenez hurren. Bikote horren lanean adin eta jatorri desberdinetako Algortako Fadura institutuko DBHko ikasleen bizimodua erakusten da. "Hainbat egoeren bitartez, egunez egunekoak oso ikuskera aberatsa erakusten du, eta horrek, kultur aniztasuna zeharka lantzeko aukera eskaintzen du", adierazi dute autoreek. Argazkian, dokumentalaren pasarteetako bat / © Getxoko Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun