Efren Vazquez eta Herri Torrontegiri harrera egin die Bizkaiko ahaldun nagusiak

Efren Vazquez 125 zentimetro kubikoko pilotu bilbotarra eta Herri Torrontegi Gorlizko motoziklista ospetsua Bilboko Foru Jauregian hartu ditu, gaur goizean, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak. Biak ala biak pozik agertu dira denboraldi honetan lortutako arrakastengatik. Izan ere, podium batzuez gainera, 2010eko kanpainaren sailkapen orokorrean bosgarren postua lortu du Vazquezek Torrontegiren gidaritzapean. Hala bada, eskerrak eman dizkiote Bilbaori, aurten Herri-Efren kirol proiektuan emandako laguntzagatik. Ahaldun nagusiak, bere aldetik, laguntza eskaini die hurrengo denboraldirako, eta eskerrak eman dizkio Errekaldeko kirolariari, parte hartu duen proba guztietan "Bizkaiaren izena irmotasunez eta harrotasunez eraman izanagatik". Azkenik, euskal motoziklismoa nazioarteko elitean jartzeko egin duten ahalegina aintzatetsi du. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Patxi Sierra-Sesumaga, Herri Torrontegui, Jose Luis Bilbao eta Efren Vazquez / © Bizkaia.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun