Unibertsitate alorreko eragileek urtarrilaren 8ko manifestazioarekin bat egin dute

Euskal Herriko hainbat unibertsitateko ikasle, irakasle eta Administrazioko langileen ordezkaritza zabala bildu zen atzo goizean Leioa eta Erandioko campusean, euskal presoen eskubideen aldeko aldarrikapena zabaltzeko asmoz. Txoli Mateos eta Juan Hernandez Zubizarreta EHUko irakasleak bozeramaile zituztela, urtarrilaren 8an Bilbon izango den euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio nazionalarekin bat egin zuten horiek guztiek. Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak berriro ere bestelako jarrera agertu du gaurkoan. Berak aginduta, Espainiako Poliziak gazteriaren kontrako operazio zabala abiatu du goizaldean, Hego Euskal Herrian. Horretan, gutxienez zortzi pertsona atxilotu dituzte: Segiko sei ustezko kide eta bi abokatu. Terrorismoaren aurkako borrokaren iturriak aipatuta informazio agentziek jakinarazi dutenez, atxilotutako letraduak Haritz Escudero eta Haizea Ziluaga dira. Argazkian, atzo goizeko agerraldia Leioako campusean / cc-by Ikastekoeskubidea.info.

Lehenengoa, Lanzaroten (Kanariar Uharteak) atzeman dute, oporretan baitzegoen; eta bigarrena, Txomin Ziloaga buruzagi abertzale historikoaren alaba, Aranjuezeko (Madril) espetxeko ateetan. Biek Arantza Zuluetaren bulegoan lan egiten zuten. Gainerako atxilotuak honakoak dira: Saioa Zubiaur (Bilbon), Ainhoa Villaverde (Gasteizen) eta Ahiana Lopez, Eneko Villegas, Izaskun Goñi eta Garatzi Autor, Marine Pueyo ezker abertzaleko buruzagiaren alaba (Nafarroan). Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak Segi berriz osatzen saiatzea leporatzen die.

Atzo goizean Leioako campusean irakurritako adierazpena:

Euskal jendarteari, unibertsitario guztioi: nahikoa delako, egin dezagun urratsa!.

Euskal Herriko unibertsitate ezberdinetako irakasle, administrazioko langile, ikasle eta eragileak gara. Gure ikaskide, ikasle, irakasle, lankide, lagun edo senide diren euskal preso politikoek pairatzen duten eskubide urraketaz kezkatuta gaude.

Euskal jendarteak eta nazioarteko hainbat erakundek hamarnaka aldiz deitoratu dute krudelkeria oinarri duen eta sufrikarioa besterik ez dakarren espetxe politika hau. Gure ikaskide, lankide, lagun edo senide diren euskal presoen eskubideekin nahi erara jolasten dute. Hala juzgatzen dugu frantziar zein espainiar Estatuek aplikatzen duten sakabanaketa politika, gaixotasun larriak dituzten presoak gatibu mantentzea, bizitza osoko espetxe zigorra, 3/4ak beteta dituzten presoak kartzelan mantentzea, isolamendua, bakartzea, aurrez aurreko bisitetan jasan beharreko tratu umiliagarria, elkartasunaren kriminalizazioa eta abar.

Unibertsitarioak garen aldetik, ikasteko eskubidearen urraketa azpimarratu nahi dugu. Egun, euskal presoek ezin dute euskaraz ikasi, ezin dute nahi duten unibertsitatean matrikulatu ezta aukeratu dituzten ikasketak egin. Egoera ez da berria. Oraintxe bete dira 9 urte Aznarren Gobernuak legea aldatu eta euskal presoak Euskal Herriko unibertsitateetan ikastea galarazi zuela.

Zalantzarik gabe, beren beregi eraikitako kartzela sistema ankerrena da Espainia eta Frantziako Estatuena. Gizabanakoa suntsitu eta euskal jendartea bete-betean kolpatzeko ahalegina. Zitalkeria andana hori ote herri bat justiziazko bakera eraman dezakeen bidea? Euskal Herriaren gehiengo zabalak ezetz dio.

Horregatik, nahikoa dela esaten dugu. Euskal Herria aro berri baten atarian dagoela sinesten dugu eta lehen premia larrizkoa izan dena, orain are gehiago; gure ikaskide, lankide, lagun edo senide diren euskal presoen egoeran berehalako aldaketak eragitea ezinbestekoa iruditzen zaigu: sakabanaketarekin amaitzea, gaixotasun larriak dituztenen kaleratzea, bizi guztiko kartzela zigorra bertan behera geratzea eta espetxe barruan ematen diren eskubide urraketekin bukatzea.

Horiekin batera, hemendik, euskal presoek Euskal Herriko unibertsitate ezberdinetan duten ikasteko eskubidea bermatzeko urratsak eman ditzatela exijitzen diegu Espainiako Estatuari, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari. Unibertsitate barruan adostasun zabala dago gai honen inguruan eta horrela adierazi dute gobernu-organo ezberdinen erabakiek, UPV/EHUko Gobernu-Kontseilua edota Gizarte-Kontseilua kasu. Gure aldetik, euskal presoek gure unibertsitateetan ikasteko duten eskubidea gauzatu arte, lanean jarraituko dugu.

Orain arte egin dugun gisara, nekatu gabe eta hala egingo den arte, euskal preso politikoak eta euren senideen bizitzak zigorgabetasun osoz egunero erruleta zital eta krudelean ezartzen dituen espetxe politika honekin amaitu behar dela aldarrikatzen dugu. Edozein demokraziaren oinarri-oinarrizko betebeharrak liratekeenak baino ez ditugu eskatzen. Justiziazko eta bakezko aro beharko lukeenari arnasa emango dioten neurriak. Alderantzizkoak, egoera honek alegia, balizko aro berri bati arnasa ukatzen baitio.

Guztion esku dago egoera hau aldatzea. Eta horregatik, geuk ere bat egiten dugu datorren urtarrilaren 8an, “euskal presoak Euskal Herrira eskubide guztiekin, egin dezagun urratsa” lelopean Bilbon egingo den manifestazio nazionalarekin. Herritar orori dagokigun betebeharra dela uste dugulako. Euskal preso politikoen eskubideen defentsa, herritar ororen eskubideen defentsa ere badelako. Espetxe politika honen amaierak, aro berri baten hasiera ekar dezan. Demokrazia nahi dugulako. Nahikoa delako. Herri honek sufrimenduzko eta bidegabekeriazko aro hau atzean utzi eta bere bidean aurrera egin nahi duelako.

Eta hemendik dei egiten diegu Euskal Herriko unibertsitateetako kide orori urtarrilaren 8an Bilbora etortzeko, “euskal presoak Euskal Herrira eskubide guztiekin, egin dezagun urratsa” aldarrikapenarekin bat eginez.

Ikasteko eskubidearekin, euskal presoak Euskal Herrira!
Urtarrilaren 8an, denok Bilbora!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun