Batzar Nagusietako taldeei eskatu diete laguntza Metro Bilbaoko langileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 16a, 23:12
Bilboko Hurtado Amezaga kaleko Bizkaiko Batzar Nagusien aretoaren aurrean elkartu dira, gaur goizean, Metro Bilbao garraio enpresako 130 langilek baino gehiagok. Enpresa batzordeko kideek idatzia helarazi diete batzarkide talde guztiei, "arduraz joka eta Gabon-gaueko zerbitzuari buruzko jarrera berriz hausnar dezatela" eskatuz. Talde Mistoko Aralarreko ordezkariarekin izan ezik —ez da agertu—, alderdietako kideekin ere izan dira metroko langileak. Aipatu zerbitzua indarrean jartzeko proposamena "hurrengo negoziazio kolektiboa egin arte" atzeratzeko galdegin diete horiei guztiei. Ildo berean, maiatzean onartutako manamendua "publikoki baztertzea" eskatu diete. Izan ere, Metro Bilbaoko enpresa batzordearen ustez, "errespetatu ez diren alderdi garrantzitsu bi" daude: "denbora nahikoaz jokatzea eta langile guztiekin adostea". Bestalde, lanuztearekin (10:00etatik 12:00etara) batera, Metro Bilbaoko bulegoen aurrean egingo dute elkarretaratzea asteartean, Santo Tomas egunean. Argazkia: © LAB Metro Bilbao.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun