Bitartekariak Gabon-gauerako egindako proposamena onartu du Metro Bilbaok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 16a, 23:33
Metro Bilbaoko zuzendaritzak PRECOko bitartekariak Gabon-gauean zerbitzua emateko egindako proposamena onartu egin duela aurreratu du Ernesto Gasco garraio konpainiako presidenteak. Zentzu horretan, 350 euroko konpentsazio ekonomikoa edo ordu libreen truke ordezkatzeko aukera onartzea "akordio batera heltzeko borondatearen frogarik argiena" dela azpimarratu du Gascok. Izan ere, "lanuzteek kaltetu argi bat utziko dute: Bizkaiko gizartea", aipatu du Metro Bilbaoko presidenteak. Gabon-gauean zerbitzua emateko jarrerari babesa ematen dio bitartekariaren ebazpenak, hori indarrean jartzeak "lan-harremanetan eta hitzarmenean aldaketarik ez" duela eragiten esaten omen du. Sindikatuek hori argudiatu dute azken asteetan. PRECOren proposamena ez dute onartu langileek. Argazkia: © Metro Bilbao.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun