Txotxongilo ikuskizuna izango da bihar Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 17a, 09:28
Bihar, larunbata, "Txikitxo" izenburuko haurrentzako antzezlana egongo da ikusgai Barrikako udaletxeko beheko solairuan, arratsaldeko seietatik aurrera. Txotxongilo ikuskizunean, bere protagonistak, Txikitxok, euskal mitologiako pertsonai harrigarrienei aurre egin beharko die. Lamia, Basajaun, sorgina, Herensuge, ipotxa edota Mari izango ditu aurkari. Informazio gehiago www.barrika.net webgunean, Barrikako Kultur Etxean (Txintxilandia eraikina) edota 946 775 163 telefono zenbakira deituta eskura daiteke. Argazkian, hainbat ume ipuin kontalari saioan Barrikako liburutegian / © Barrikako Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun