Gospel ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da bihar Kultur Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 17a, 09:51
Larunbat honetarako musika jaialdi aparta antolatu dute Kultur Leioako auditorioan. Izan ere, Madrilgo Gospel Factory taldeak eskainiko du kontzertua. Hitzordua arratsaldeko zortzietan jarri dute eta sarrera hamar eurotan eskura daiteke. Talde horrek soul, R&B eta pop musikarekin uztartzen du gospela, izaera erlijiosoa gaindituz. Modu horretan, kontrastez, sorpresaz eta emozioz betetako saioa egiten dute. Danny Reus showman handiak zuzendu ohi du ikuskizuna; baina ez da horrekin konformatzen, inprobisatu ere egiten du, bere ahots indartsua bakarlarien doinuekin elkartuz. Argazkia: © Leioa.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun