Gabonetako tenis eta padel txapelketak abiatuko dituzte bihar Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 17a, 10:48
Gabonetarako tenis eta padel txapelketak antolatu ditu aurten ere Barrikako Abaroa kirol taldeak. Biak ala biak abenduaren 18tik 31ra bitartean izango dira. Tenisari dagokionez, federatutakoen kategoriako partiden egutegia izena eman dutenen arabera prestatuko dute. Federatuta ez dauden jokalariak, berriz, ondokoetan banatuko dituzte: haurrak, kimuak eta benjaminak. Modalitateak hiru izango dira: gizonezkoak, emakumezkoak eta mistoa. Kontsolazio norgehiagokak jokatuko dira kategoria guztietan. Bestalde, padel txapelketa, izena eman duten bikoen arabera antolatuko dute, gizonezkoen eta emakumezkoen mailan; eta ligaxka eran jokatuko dute, denek denen aurka. Multzo bakoitzeko bikoterik onenek egingo dute aurrera eta azken fasea jokatuko dute. Super tie-break-ak izango dira (10 puntu), batutako puntu guztiak zenbatuko direlarik. Azken fasea, finalerdietatik aurrerakoa, hiru set-etik onenera jokatuko da, azkena super tie-break-arekin. Argazkian, padel partidak Barrikan / © Barrikako Udala.
Tenis partidak 10:00etatik 20:00etara izango dira. Padelean, berriz, gizonezkoek bihar jokatuko dute ligaxka eta emakumezkoek etzi, igandearekin, 14:00etatik 20:00etara. Finalak abenduaren 31n izango dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun