Bederatzi edukiontziri su eman diete Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 17a, 11:56
Ezezagunek bederatzi edukiontzi erre dituzte gaur goizaldean Sopelan. Europa Press albiste agentzia espainolak Herrizaingo Sailaren iturriak izan ditu aipagai kale erasoa beharrean piromano baten ekintza izan dela adierazteko. 4:20ak aldera, Zubigane kaleko lau kontainerrek hartu dute sua eta, bost minutu beranduago, Zabalbide kaleko beste bostek. Aipatu dutenez, gauean izandako haize boladek suteak zabaltzea erraztu dute. Suhiltzaileek eta ertzainek amatatu dituzte, su-itzalgailuen bitartez. Argazkian, 2009ko abenduaren 6an, goizaldean, ezezagunek Leioan eragindako suteek 19 edukiontzi eta 8 ibilgailu kiskali zituzten. Gaixo psikiatriko bati leporatu zizkioten ekintzak / © Leioa.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun