Bizi ahal izateko okupatzea erabaki zuten hainbat gazteri jarritako isunetarako dirua bilduko dute bihar Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 17a, 15:11
Bertan bizitzeko Larrabetzun eta Sopelan etxe bana okupatu zuten neska-mutilei jarritako isunak ordaindu ahal izateko, bihar, larunbata, kontzertua egingo dute Itzubaltzeta gaztetxean. Horrenbestez, iluntzeko zortzietatik aurrera, Atadxs a nada punk rock talde itzubaltzetarrak, Nerviosah Bilboko hardcore banda eta Palentziatik heldutako Los Kebraos laukoteak joko dute zentro sozialean. Azken horiek Cicatriz punk talde ezagunaren abestiak interpretatzen dituzte. Hori bukatuta, 90eko hamarkadara bueltatuko dira, garai horretako musika jarrita. Gauzak horrela, gaztetxera mozorrotuta joatea eskatu dute. Sarrera 3 eurotan jarri dute. Argazkian, Sopelan, Ganebarri gaztetxea izandakoan sartu ziren neska-mutilak / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.
Orain dela urte bat gutxi gora behera etxe huts eta ziztrin bat okupatu zuten Larrabetzun neska mutil batzuek, baina "jabeek etxean kalteak salatu zituzten eta horren ondorioz mila euroko isuna ordaindu beharko dute", Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS) adierazi duenez. Hilabete batzuetara, kale gorrian egon ezinez, beste etxe bat okupatu zuten; kasu honetan, Sopelako Ganebarri gaztetxea zena. GASekoek azaldu dutenez, "bertan hiru hilabetez lanean jardun zuten eta tamalgarri zegoena, etxe gozo bihurtu zuten, ekinaren ekinez". Baina, "jabeak (Sopelako gazteen okupaziotik hortik pasa ez zela aitortu zuen), udaltzainek lagunduta, atea apurtu eta etxean sartu zen neska-mutilak bertan ez zirenean. Geroago salaketa jarri eta 700 euroko isunarekin bertatik bota eta sua eman zion etxeari (bertan norbait lo egiten zebilela). Gaur egun espekulazioa bizi da bertan diruaren menpe Sopelako udaletxearen babesean", salatu dutenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun