"Ejercitos en las calles" liburua aurkeztuko dute astelehenean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 17a, 17:56
Etzidamu, astelehena, "Ejercitos en las calles" izeneko liburua aurkeztuko dute Eztabaida gune antiautoritarioan, Algortako Amesti kaleko 3. zenbakian. Ekitaldia arratsaldeko seietan hasiko da eta, liburuaren nondik norakoak azaltzearekin batera, egunotan denon ahotan ibili den aire-zirkulazioko kontrolatzaileen grebari eta ezarritako alarma egoeri buruz arituko dira. Liburuak NATOren "Urban operations in the year 2020" izeneko txostenaren analisia egiten du, zeinean, besteak beste, hurbileko etorkizun batean hirien militarizazioa aurreikusten da. Argazkian, Eztabaida gune antiautoritarioa (Algortako Amesti kaleko 3. zenbakia) kanpotik / publicdomain Etengabe.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun