Getxoko hamaika eragile eta herritar: "Amnistiaren bidean euskal presoak Euskal Herrira eskubide guztien jabe!"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 17a, 22:52
Gaur hemen bildu gara Getxoko kirolari, euskaltzale, bertsolari, mendizale, txalapartari, Gazte Asanbladako kide eta herritarrak orokorrean, 2010eko azken ostiraleko mobilizaziorako deialdi berezia egiteko. Datorren abenduaren 31n arratsaldeko zortzietan Telletxe plazan egingo den elkarretaratzearekin bat egitea eskatzen dizuegu Getxoko auzokide guztioi. Horretarako 22 arrazoi ditugu herri honetan. 22 dira Frantziako zein Espainiako espetxeetan gatibu dauden getxoztarrak: futbolariak, irakasleak, bertsolariak, aita, arraunlariak, semeak, surflaria... bizilagunak. Herriaren zati diren 22 lagun hauek eta euren senide eta lagunek espetxe politika bidebakoaren ondorioak pairatzen dituzte egunero: etxetik milaka kilometrora egotea, osasun baldintza txarrak, hurbilekoak ikusteko debekua, ikasteko trabak, tortura, eta abar. Argazkian, gaur egin dute agerraldia (mp3) Algortan.
Hona adibideak:

- Anjel Figeroa. Etxean preso, gaixotasun larria duen arren.
- Jon Rosales, Gabi Basañez eta Imanol eta Iker Beristain. Epaiketa izan barik espetxean.
- Gorka Garcia Sertutxa. Epaiaren 3/4ak beteta kartzela-zuloan.
- Iker Beristain. 25 eguneko gose greba egin behar izan du bere alaba ikusi ahal izateko.
- Urtzi Paul Larrea. Itxialdiak egiten dago momentu honetan, isolamendu moduluan sartu baitute.

Puntu horietan guztietan eskubideei buruz hitz egiten ari gara, edozein presok Estatu Espainol eta Frantsesean bermatuak dituen eskubideak dira. Zergatik gure 22 lagun hauek ez dituzte? Zergatik 750 euskal preso politikoek ezta ere?

Prozesu demokratikoan murgilduta, aldaketaren bidean. ETAk su etena iragarri du eta Eusko Alkartasuna, ezker abertzalea eta beste zenbait eragile politikok konponbiderako proposamena jarri dute mahai gainean. Herriak bidea eraikitzeko nahia erakutsi du. Baina Espainia eta Frantziako Gobernuek ez dute inolako pausurik eman; ez dugu ezelango aldaketarik igarri jarrera errepresiboan.

Auzokideei elkartasuna adierazteko zein espetxe politika bidebakoa salatzeko, urteko azken barikuan Algortako Telletxen egiten den elkarretaratzera hurreratzea eskatu gura dizuegu.

Amnistiaren bidean euskal presoak Euskal Herrira eskubide guztiek jabe!

Sinatzaileak:

- Bilgune Feminista.
- Algortako Gazte Asanblada.
- Txorimalo gaztetxea.
- Bizarra Lepoan euskara elkartea.
- Eztabaida Gunea.
- Ukberri.net agerkari digitala.
- UKTEST.
- Ungari mendi taldea.
- Gorrondatxe kultur elkartea.
- Itsasoruntz.
- Getxoko futbolari, errugbilari, igerilari eta herri-kirolari batzuk.
- Getxoko dantzariak.
- Koska irratia.
- Ezker abertzalea.
- Beste hainbat eragile eta herritar.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun