Metro Bilbaoko lanuzteetarako "zerbitzu minimoak" finkatu ditu Eusko Jaurlaritzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 20a, 13:45
Metro Bilbao garraio enpresako langileek deitutako lanuzteen aurrean, "zerbitzu minimoak" finkatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak. Biharko San Tomas egunean bi ordutako geldialdi bana egingo dute goizez eta arratsaldez. Gauzak horrela, 10:00etatik 12:00etara, ordu bakoitzeko sei tren ibiliko dira norabide bakoitzean, Etxebarri eta Bidezabal / Plentzia artean. Guztira, 24 konboi beraz. Etxebarri eta Santurtzi artean ere beste horrenbeste metro egongo dira. 18:00etatik 20:00etara, berriz, bost izango dira ordu eta noranzko bakoitzeko ibiliko diren garraioak. Orotara, hogei Etxebarri eta Bidezabal / Plentzia artean eta beste hogei Etxebarri eta Santurtzi artean. Bitartean, lanuztearekin bat (10:00etatik 12:00etara), Metro Bilbaoko bulegoen aurrean egingo dute elkarretaratzea goizez langileek. Argazkian, Bilboko Hurtado Amezaga kaleko Bizkaiko Batzar Nagusien aretoaren aurrean elkartu ziren ostegunean Metro Bilbao garraio enpresako 130 langilek baino gehiagok / © LAB Metro Bilbao.
Abenduaren 22tik 24ra goizeko 7:30etik 8:30era eta, arratsaldez, 18:30etik 19:30era izango dira lanuzteak. Gauzak horrela, goizez 6na tren ibiliko dira noranzko bakoitzean Etxebarri eta Bidezabal / Plentzia eta Etxebarri eta Santurtzi artean. Arratsaldean, berriz, bost izango dira lineako norabide bakoitzeko jarritako garraioak. Azkenik, Gabon-gauean, 00:00etatik Egunberri-egun goizeko 10:15era izango da geldialdia. Tarte horretan, konboi bat egongo da orduko lehenengo zein bigarren linean, noranzko bakoitzean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun