Getxo udalerriko kaleetan abestuko dute hurrengo egunetan tokiko zazpi abesbatzek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 20a, 21:15
Getxoko Udalak jakinarazi duenez, Gabon garaian udalerriko merkatalguneak "dinamizatzeko eta erosketak berton egiten dituztenen egonaldia eta gozamena sustatzeko", tokiko zazpi abesbatzek kaleetan barrena emanaldiak eskainiko dituzte egunotan. Aipatu ekimena "Gabonetan berton. Getxon baino hobeto, non?" izeneko kanpainaren barruan kokatzen da. Algortan, Tangorako Soinutarrak korua bihar, asteartea, arituko da. Itxartu eta Gorrondatxe abesbatzak, berriz, hilaren 30ean. Areetan, Zozoak eta Erromoko Kantariak ostegunean, hilak 23, irtengo dira kalera. Eskuz Esku eta Gizatiar elkarteetako koruek, berriz, hilaren 28an abestuko dute. Emanaldi guztiak 19:00etatik 21:00ak arte izango dira. Argazkian, Zozoak abesbatza / © Getxoko Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun