"Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean" liburua aurkeztuko dute hilaren 30ean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 24a, 12:25
Hilaren 30ean, ostegunarekin, Koro Navarro itzultzaileak Literatura Unibertsala bildumako "Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean" liburua aurkeztuko du Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Hitzordua 19:30ean jarri dute eta, autorearekin batera, Xabi Paya bertsolari eta itzultzaileak parte hartuko du. Bertan, literaturaz, itzulpen literarioaz, itzultzaile literarioaren lanaz eta abarrez mintzatuko da Navarro. Solasaldia Mireia Otzerinjauregi eta Sorkunde Idigoras musikariek girotuko dute, ekitaldi horretarako aukeratutako kanta ezagunak tartekatuz. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, saioa erabat irekia izango da eta inguruko irakurzale zein herritar guztiei luzatu diete gonbitea. Ekitaldia Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE), Getxoko Udalak eta Getxoko Irakurzaleen Txokoak elkarlanean antolatu dute. Argazkian, Xabi Paya Koro Navarrorekin egongo da ekitaldian.
Solasaldiak Literatura Unibertsala bilduma sustatzea du helburu. Izen hori duen proiektuak hogei urte bete ditu munduko literaturaren "alerik bikainenak" euskaratzen eta, EIZIEk, hori jendarteratu nahian dabil.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun