Plentziako haur eta gaztetxoek hainbat jarduera izango dituzte Gabonetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 24a, 15:00
Plentziako haur eta gaztetxoek hainbat aisialdi-ekintzatan parte hartzeko aukera izango dute Gabonetan. Besteak beste, abenduaren 27tik 30ra tailerrak izango dituzte Jai Alai pilotalekuan, Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatuta. 4 eta 12 urte arteko neska-mutilei zuzendutako jarduerak 11:30etik 14:30era izango dira. Hilaren 28an, berriz, “Katu bat zuhaitzean” ipuin saioarekin gozatu, antzeztu, mozorroak egin eta lagunekin egoteko aukera izango dute 6 urtetik gorako umeek (gurasoak ere egon daitezke), 11:00etatik aurrera, Goñi Portal kultur etxean. Hurrengo egunean, Barakaldoko BECeko Gabonetako Umeen Parkera joango dira, Plentziatik goizeko 9:30ean abiatuta. Buelta 18:30ean egingo dute eta, orduan, txokolatada eta DJ Xaiborrek emanaldia izango dituzte frontoian, 20:00ak arte. Argazkian, ipuin kontalaria Gorlizen / © Gorliz.net.
Urte hasieran ere hainbat ekitaldi izango dira:

Urtarrilak 3, astelehena

11:30-12:00 Asier Kidam magoa, Goñi Portalen (4-10 urte).
17:00-19:30 Puzgarriak, makillaje tailerra eta talo tailerra, frontoian.

Urtarrilak 4, asteartea

11:15-12:30 "Potolotxo eta Fideo" pailazoak, Goñi Portalen (6-12 urte)

Dena den, antolatutako ekintzen inguruan informazio gehiago eskuratu nahi duenak 946 775 541 telefono zenbakira dei dezake.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun