Pirritx eta Porrotx, Mr. Bean eta Espainiako Erregea arituko dira gaur lehian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 24a, 15:35
Iaz bezala, gaur Juan Carlos Borboikoaren Gabon mezua eskainiko du Alberto Surioren ETB telebistak bere bigarren katean. Patxi Lopez lehendakariak gidatutako "normalizazio" prozesuaren barnean, ETB2 Espainiako hainbat katerekin (La1, La2, Antena 3, Cuatro, Tele5, La Sexta...) homologatuko da berriz, Franco diktadoreak izendatutako oinordekoaren mezua zabalduz. Iaz bezala ere, lehia eskasa egingo dio kate autonomiko espainolari ETBko kate euskaldunak, ETB1-ek enegarren aldiz Rowan Atkinsonen Mr. Bean pertsonaiaren abenturak eskainiko baitu. Panorama gris eta triste horretan irriak eskainiko ditu Hamaika Telebistak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots hartuko dituela gaueko 9etatik aurrera. Olentzero haiekin izango da eta Gabon mezua emango du beraiekin. Argazkian, Porrotx eta Marimotots Bizarra Lepoaneko lagunekin.
Bestalde, hainbat kolektibok deitu dute gaur Espainiako Erregeari eta ETBko komunikabideei boikota egitera. Tartean, Algortako Gazte Asanblada, Koska irratia eta Sare Antifaxista izan dira haietako batzuk.

Hamaika Telebistak eskainiko duen Pirritx, Porrotx, Marimotots eta Olentzeroren Gabon mezuaren aurrerakina:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun