Gabonetako oporretan antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute txikiek Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 26a, 16:16
Gaur, igandea, hasiko da Leioan "Gabonetan antzerkira" jardunaldien 13. edizioa. Orotara, bost saio izango dira, 18:00etan, Kultur Leioako auditorioan. Sarrera bost eurotan egongo da. Hala ere, antzezlan guztietarako bonoa ere eros daiteke, hogei eurotan. Hori "ez zaie beste deskontu batzuei gehituko", tokiko arduradunek zehaztu dutenez. Horrenbestez, gaur, "Juan Sin Miedo" txotxongilo obra eskainiko du Kataluniako Egos Petits taldeak. Juanek ez daki zer den beldur izatea. Bere logelako munstroak desesperatuta daude: gauero-gauero saiatzen dira, baina ezin dute beldurtu. Azkenean, sorgin bat kontratatzen dute laguntza jasotzeko, baina, orduan, gauzak konplikatu egiten dira, sorginak beti zotina izatera kondenatzen duelako Juan. Argazkia, "Juan Sin Miedo" antzezlana / © Kultur Leioa.
Jakina denez, zotina kentzeko erremediorik onena susto on bat hartzea da, baina Juan ez da ezeren beldur… Zorionez, Martak, bere lagunik onenak, laguntza emango dio abentura honetan. Deskubrituko ote du Juanek beldur izatea zer den, eta behingoz kenduko al zaio zotina?

Orotara, bost antzezlan egongo dira ikusgai, "Gabonetan antzerkira" jardunaldietan:

- Hilak 26, igandea: "Juan Sin Miedo" / Egos Petits (Katalunia).
- Hilak 27, astelehena: "Uharte Ezezaguna" / Markeliñe (Euskal Herria).
- Hilak 28, asteartea: "Retrats Habitats" / La Coja Dansa (Valentzia).
- Hilak 29, asteazkena: "Ma; Corazon de Locomotora" / LaEnanaNaranja (Euskal Herria).
- Hilak 30, osteguna: "Pfffffff" / Akoreacro (Frantzia).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun