Gernikako Akordioa aurkeztuko dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 27a, 16:10
Irailaren 25ean Euskal Herriko hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek "Bake bidean aterabide demokratikoen akordioa" izenpetu zuten Gernikan. "Gatazka politikoa eta borroka bortitza bake-eszenatokirantz eta konponbide demokratikorantz bideratzeko Euskal Herrian bizi dugun aukera" baliatzea da sinatzaileen helburua. Akordioaren helburu zein edukiak era zuzen batean aurkezteko asmoz, ez dira gutxi egiten ari diren ekitaldiak. Getxo udalerrian herriz herri egiten ari dira aurkezpenak. Lehenengoa joan zen asteazkenean izan zen, Itzubaltzeta / Romoko kultur etxean. Bihar, berriz, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean jarri dute hitzordua, 19:30ean. Azkenik, urtarrilaren 12an, Getxoko Andra Mari pilotalekuan aurkeztuko dute Gernikako Akordioa, ordu berean. Argazkian, Gernikako Akordioaren sinatzaileek deituta, urriaren 27an, ehunaka eta ehunaka herritarrek egin zuten elkarretaratzea Bilboko Arriaga plazan, Imanol Beristain itzubaltzetarraren eta sarekada berean atxilotutako gazte independentisten espetxeratzea salatzeko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun