Eusko Jaurlaritzak 43 milioi euro inbertituko ditu Leioandiko 405 BOEak eraikitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 27a, 17:03
Eusko Jaurlaritzak 43,3 milioi euro inbertituko ditu, Leioan babes ofizialeko 405 etxebizitza egiteko, tokiko iturriek adierazi dutenez. Etxe horiek udaletxea eta Sarriena auzoa lotzen duen errepidearen inguruan eraikiko dituzte. Horrekin batera, bidearen erreforma egingo dute, 1,5 kilometroko eta 35 metro zabalera izango duen etorbide bihurtuko dutelarik. Obrak duela hiru bat aste hasi ziren eta urte batez jarraituko dute. Blokeen eraikuntza, berriz, 2011an abiatuko dute. Aipatu lanak Leioako Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailak 2009ko urtarrilean sinatutako hitzarmenaren ondorioa dira. Argazkian, Eneko Arruebarrena Leioako alkateak eta Javier Madrazo orduko Etxebizitza sailburuak hitzarmena sinatu zuten unea.
Bestalde, Leioako Udalak obra-baimena eman du jada, Aldapabarrena kalean babes ofizialeko 102 etxebizitza eraikitzeko asmoz; baita horien garajeak eta trastelekuak egiteko ere. Aldapa parkea eta Altzaga ikastola artean eraikiko dituzte etxeak. Lanak bi hilabetetan hasiko dituzte, udal iturrien arabera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun