Gabonetarako jolasak eta tailerrak antolatu ditu Algortako Txikiguneak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 27a, 17:43
Algortako Fadura kiroldegian kokatutako Txikigune aisialdirako gune berriak, Gabonetarako egitarau berezia antolatu du 3 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Gaur eta urtarrilaren 7ra bitartean, ekimenera apuntatutako umeak bi taldetan banatuko dituzte: goizez, 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Bi talde horietan antzeko jarduerak egingo dituzte: jolasak, tailerrak, eskulanak eta antzerkia, besteak beste. Talderen batean sartzeko izen ematea 180 eurokoa izango da, hala ere, aste batez soilik izena emateko aukera ere egongo da, 90 euroren truke. Gabonetako proposamen horretaz aparte, gune horrek umeak egunean bi orduz zaintzeko, kultur eta aisialdirako jarduerak antolatu eta urtebetetzeak ospatzeko aukerak emango ditu. Informazio gehiagorako edota izena emateko 677 438 841 telefono zenbakira dei daiteke. Argazkian, Imanol Landa Getxoko alkatea Txikigunea inauguratzen / © Getxoko Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun