Hamar urte bete ditu Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 27a, 18:43
Gabon-egunean hamar urte bete zituen Koska irratiak. Gauzak horrela, "urte guzti hauetan izandako lagun eta entzule guztiei eskerrik beroenak" eman zizkieten Uribe Kosta eta Erandioko irrati libreko lagunek. Baita "urte askotarako izan dadila" opa ere. Ildo horretan, irratiak egun dituen arazo ekonomikoak kitatzeko, 5 euroren truke, laguntza bonoak atera dituztela jakinarazi zuten Koskakoek. Hala ere, ez dira nola nahiko laguntza bonoak. Urtarrilaren 17an irratian zuzenean egingo duten zozketan parte hartzeko aukera izango dute horiek eskuratzen dituzten lagunek. Sariak ondokoak dira: Ubide Elkartokia jatetxean bi lagunentzako bazkaria eta eskualdeko baserri produktuez betetako otzara. "Ez galdu aukera! Erosi iezaiozu laguntza bonoa ezagutzen duzun koskakideari!", gaineratu zutenez. Argazkia: cc-by-sa Koska irratia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun