22.000 euro irabazi dute Itzubaltzetan apustu makina batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 27a, 21:26
Dozenaka kirol apustu makina kudeatzen duen Kiroljokoa enpresak orain arte EAEn eman duen saririk handiena Itzubaltzeta / Romon tokatu zen hilaren 16an. 22.000 euro jaso zuen bikote batek, euro batez lau partiduren emaitza zehatzak asmatzeagatik. "Ez genuen asko pentsatu porraren lau partiduen emaitza zehatzak erabakitzeko", komentatu zioten Kiroljokoa enpresako ordezkariari Jose Manuel eta Pedrok irribarrez, “euro batengatik konbinazio bakarra egin genuen eta zorte ikaragarria izan dugu”. Apustua Arenas futbol taldeak Lope de Vega kalean duen tabernan egin zuten. Patxi zerbitzaria ere ezustean harrapatu zuen gertaerak: "sorpresa handia izan da eta poztasun itzela, hau bezalako saria beti da ongietorria eta gainera Gabonetako egun hauetan ilusio osoz hartu dugu”. Bestalde, atsotitzak dioenez, "jokoa ez da errenta" eta Eusko Jaurlaritzak maiatzean aurkeztu zuen txostenaren arabera, EAEko biztanleen %2,5 ludopata izan daiteke. Argazkian, saridunak alboetan eta Arenaseko tabernaria erdian / © Kiroljokoa.
Patxik gogoratu bezala, "Kiroljokoaren makina orain dela urtebete daukagu hemen gutxi gora behera, eta jendea Athleticen partiduekin eta pelotarekin animatzen da apustu egitera batez ere" esan du Patxik, bere bezeroen artean Kiroljokoa apustuek duten harrerari buruz.

"Gol x 4" deritzoten porraren konbinazio irabazlea honako hau izan zen:

• Reala – Valencia 1:2
• Levante - Athletic 1:2
• Espanyol - F.C. Barcelona 1:M (lau gol baino gehiago)
• Deportivo - Sporting: 1:1

Kiroljokoa 2008ko abuztuan hasi zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apustuak eskaintzen, bere apustu-etxe eta tabernetako makinen bitartez. Aurreko marka duela hilabete batzuk eman zen, irailean hain zuzen ere, Azkoitiako Zurt tabernan apustulari batek 16.699 euro irabazi zituenean, bi euro jokatuta, 9 partiduren 1X2a asmatzeagatik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun