Leioan izango da gaur Alfredo Perez Rubalcaba

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 28a, 01:14
Gaur, asteartea, EAEra egingo du bisita Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko lehen presidenteordea eta Barne ministroak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Estatuko Segurtasun Indarretako arduradunekin eta enpresariekin biltzeko asmoz. Lehenengo batzarrak goizean izango ditu. Orduan Polizia Nazionala eta Guardia Zibileko agintariekin izango da eta, ondoren, Euskal Enpresarien Elkarteak antolatutako bazkarira joango da. Arratsaldean, Patxi Lopez lehendakariarekin bilduko da Leioako Artatza jauregian. Horren ostean, Herrizaingo Saileko arduradun nagusiekin bilduko da, Rodolfo Ares sailburua barne. Batzar horretan gai ezberdinak jorratuko dituzte; terrorismoaren aurkako borroka, egoera ekonomikoa eta bi gobernuen arteko harremanak, besteak beste, Herrizaingo Sailak berak jakinarazi duenez. Argazkia: cc-by-sa Askatu.org.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun