Sabin Intxaurraga hil da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 28a, 15:42
Orain dela hilabete bat Sabin Intxaurraga Zeanuriko bertsozalea makal zebilela jakinarazi zuen Arkaitz Estiballesek, Zornotzan egindako bertso saioan, berari botatako agurrean (mp3). Azkenik, atzo hil zen Intxaurraga militante abertzale eta ezkertiarra, 60 urte zituela. EAko kidea, Zeanuriko alkatea, Uemako zuzendaritzako partaidea, Eusko Jaurlaritzan Hezkuntza, Ingurumen eta Justiziako sailetako arduraduna izan zen, baita sortu zenetik Euskal Herrian Euskaraz erakundeko laguntzailea ere. Gurutzetako ospitalean zendu zen, gaixotasun larri baten ondorioz. Azken urteotan, politikako lehen lerroa utzita bazuen ere, Hamaikabateko eszisioa errefusatzeko eta EA eta ezker abertzalearen arteko harremanak eta burujabetasunaren aldeko poloa babesteko hainbat prentsaurrekotan agertu zen. Era berean, "Euskaldunon Egunkaria"-ko auziperatuek eta eskubide zibil eta politikoen aldekoek bere sostengua aurkitu zuten. Argibide gehiagorako, irakurri Berria.info. Argazkian, Sabin Intxaurraga Lortu Arte! akordioaren aurkezpenean / © Eusko Alkartasuna.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun