Getxoko PPri inkesta zaharkitua oparitu dio Olentzerok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 30a, 18:18
Azken egunotan, "Getxo al dia" izeneko esku-orria zabaldu du PP alderdiak Getxo udalerriko postontzietan. Bertan, udal zergak eta tasak, Areetako Xake plazako karpa, aparkaleku falta eta Udal Gobernuari egiten ohi dizkioten beste kritika batzuk jasotzeaz gain, datozen udal hauteskundeetarako inkesta igorri diete auzokideei. Bertan, hauteskundeak "bat batean" egingo balira garaipena, boto baliagarrien %36,50 eta hamaika zinegotzi jasoko lituzketela diote popularrek, egun Alternatibak duen jesarlekua bereganatuko luketelakoan. Horren arabera, EAJk (%34,90) hamar hautetsi eskuratuko lituzke eta PSE-EE (%13,6) berriro ere giltza izango litzateke lau zinegotzirekin. TNS-Demoscopiak burututako Getxoko Udal Hauteskundeetarako Barometroaren datuak, baina, ohiko laginik eta datarik gabe datoz. Izan ere, azterketa ez dute hilabete honetan egin, pasa den ekainean baizik. Gainera, aipatu balizko emaitza uztailean ospatu zuen jada Getxoko PPk. Argazkian, Marisa Arrue Getxoko PPren alkategaia.
Horretaz landa, datu harrigarriak ditu ikerketak, tartean ezker abertzalea ez aipatzea edota Ezker Batua eta Alternatiba hauteskundeetara batera joango direla pentsatzea. Azkenik, ekainetik hona Euskal Herriko zein Espainiako politikan, ekonomian eta jendartean izandako aldaketek "bat bateko" udal hauteskundeetako emaitzak erabat alda litezke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun