Getxoko TAO txartela eskuratzeko tasa bere horretan jarraituko du 2011n

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 30a, 18:49
Getxoko Udalak jakinarazi duenez, TAO zerbitzuaren txartelaren salneurria ez da igoko 2011n. Hartara, hori berriztatu edo lehendabiziko aldiz eskatzen dutenek 48,15 euro ordaindu beharko dute. TAOren erroldan agertzen diren bizilagunei txartel berria igorri die jada Udalak. Txartela galdu edota jaso ezean, interesatuek udal bulegora (Foru kalea 1, 2. solairua, Zerga Kudeaketa) jo beharko dute eskuratzeko. Bestalde, txartela nahi ez dutenek berau itzuli beharko dute urtarrilaren 30a baino lehen. Herritarren arretarako bulegoetan egin dezakete: Itzubaltzeta / Romon (Aurrezki Kutxa kalea, 3), Getxon (Benturillena kalea, 17), Algortan (Juan Bautista Zabala kalea, 6) edo Udaltzaingoan (Alango kalea, 25). Argazkian, Algortako herritarren arretarako bulegoa / © Getxoko Udala.
Txartela ordaintzeko bi modu daude: borondatezko epearen barruan (2011ko apirila arte) edo “nahierako ordainketa” aukeratuta. TAOren bereizgarria jasotzeko Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko Zerga zein aurreko urteetako TAOren tasa ordainduta eduki beharko dira. Helbideratu gabeko ordainagiriak 2011ko apirilaren 1etik 30era bitartean ordaindu beharko dira, etxeetara igorriko den ordaintzeko agiriaren bidez. Berau jasotzen ez dutenek kopia bat eskatu beharko dute udal zerga-bilketako bulegoetan edo edozein udal bulegoren batean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun